萝卜下载

家庭聚会

HAUR KANTAK

HAUR KANTAK

分类:家庭聚会 评分:0.00 热度:427 点评:0
发布:
收费:免费
苹果下载

游戏截图

游戏介绍

Hezkuntzako app oso dibertigarria da, eta hiru bideo-joko ditu, Imanol Urbieta gure musikagilearen abestirik ezagunenetan inspiratuak: Ran Rober Ran, Plisti plasta eta Jon Braun.

Aplikaziorik gustuenetako bat euskaraz, umeentzat, Ikastolako irakasleentzat, hezitzaileentzat eta, nola ez, gurasoentzat!

RAN ROBER RAN

Izan zaitez trebea autoa gidatzen. Saihestu zuhaitzak eta gainerako oztopoak eta egin salto haien gainetik bi aldiz klik eginez. Hartu gasolina, aurrera egin ezinik utziko baitzaitu bestela autoak!

Ran rober ran

Po po po po po po po po

Ran rober ran

Po po po po po po

Uztaia gora gora

lurretik zerura,

gira alde batera

eta gero bestera,

ta behera behera behera

ta behera behera bai!

Uztai barruan preso

gelditu naiz orain Heiiii!!!

JOAN BRAUN

Egin hegan airetik Jon Braun indio txikiarekin. Cowboy elektrikoak saihestu eta ahalik eta medaila eta trofeo gehien harrapatu behar dituzu.

Jon Braun indio txiki bat zen.

Jon Braun indio txiki bat zen.

Jon Braun indio txiki bat zen.

Indio txiki bat zen Jon Braun.

Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki,

Lau txiki, bost txiki, sei indio txiki,

Zazpi txiki, zortzi txiki, bederatzi indio txiki,

Hamar indio txiki Jon Braun.

PLISTI PLASTA

Ez utzi ur-putzurik zapaldu gabe! Agertokia urpetu eta igeri egin beharko duzu bestela! A, eta lokatza zapaltzen baduzu… bertan itsatsita geratuko zara!

Plisti-plasta, plisti-plaust

mela-mela eta blai-blai.

Plisti-plasta, plisti-plaust

mela-mela eta blai-blai.

Zaparrada, zipristin,

harri koskor ta buztin.

Plisti-plasta, plisti-plaust

mela-mela ta blai-blai.

Bota berri ta guzti

irten dut etxetik,

gauez egin du eta

euria gogotik.

Putzutan ez sartzeko

nire amak esan dit.

Berak esandakoa

egin behar beti.

版本更新内容:
Akatsak konponduta

相关游戏